XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ixabel, paperak erretzen ari denean, ondoezik jarriko da.

Bere ondoezak ez luke batere haundia izan behar, itolarria litzateke, baina sorpresaz harrapatu eta erreakziorik egin ezinik geratuko litzateke, gorputza geldirik.

Antton bere aulkitik altxa eta egongela aldera sartuko da, Ixabel inguratuz eta bere atzean jarriz.

Poliki-poliki beregana joango da, ondorengo elkar hizketa egiten duten bitartean.

Suak eszena honetan zehar pizturik iraun beharko luke eta azkenerako, argiak itzaltzen direnean ere, suak argituko luke eszenatokia.

ANTTON.- Zaude geldirik!

IXABEL.- Ai! Ezin dut harnasik hartu!...

ANTTON.- Egon geldirik!

IXABEL.- Ai! Ezin dut!

ANTTON.- Etorri, zatoz hona.

Eseri.

Zaude lasai.

Zaude geldirik.

IXABEL.- Ez dut bakarrik egon nahi (Altxa nahian hasiko da).

ANTTON.- Zaude lasai, ez zaude bakarrik eta.

Adi iezadazu.

Zatoz.

Egon geldirik, geldi-geldirik.

Zatoz.

Jarri lasai, horrela, eta itxi itzazu begiak.